miércoles, 9 de noviembre de 2016

GAITASUN DIGITALA

Gaitasun digitala, informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean eta informazio hori bilakatzen jakitean datza gaitasunak. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.
 
Hainbat ezaugarri ditu, adibidez; informazioa tratatzea, informazioa jakintza bihurtzea, oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatu behar dira (zenbakiak, testuak, grafikoak...), eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko besteak beste.
 
Nire iritziz, gaur egungo gizartean IKT-en presentzia oso zabala da eta beraz, gai anitzei buruzko informazioa oso zabala dugunez, bai ikasleak, bai irakasleak, bai gurasoek arduratsuak izan behar dira, hau da, informazioa eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoaz eta zuhurtasunez erabili behar dute.

Etorkizunean haurrek eta gazteek gizartearen partaide izango direnez, errealitateari aurre egin ahal izateko baliabide eta gaitasunak lortzea da eskolaren helburu nagusia. Horregatik, ikasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da eta motibazioa ezinbestekoa da. Baita, familien gaitasun digitala garatzearen garrantzia ez dugu ahaztuko, beraien seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartzaile aktiboak direlako.
 





Informazio gehiago nahi izanez gero hemen klikatu eta hemen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario