miércoles, 23 de noviembre de 2016

TXOKOLATE TARTA HAUR HEZKUNTZAN

TXOKOLATEZKO TARTA

Gaur, postreei buruz hitz egingo dut, konkretuki txokolatezko tartari buruz. Gai honi buruzko hainbat informazio bilatu dut. Haur Hezkuntzako ikasleekin txokolate tarta bat egitea, zein motatako tartak dauden eta nola egiten diren jakitea da nire helburua. Gainera, haurrekin ariketa hauek egitea komenigarria da, pertzepzio sentsoriala lantzen dutelako (koloreak, formak, zaporeak, usainak...) eta erlazio interpertsonalak sendotzen dituzte, elkarrekin komunikatu eta  lan egiten dutelako.

Hona hemen,  Google-en modu ezberdinetan bilatutako informazioa:
  • Hasteko, Txokolatezko tarta errezeta komandorik erabili gabe bilatu dut eta honako informazioa agertu zait:

  • Bestetik, kakotxak erabili ditut, "tarta de chocolate" jarriz. Gainera, kakotxak erabiltzean, bilatu nahi dudan gaiaren inguruko bilaketaren emaitza zehatzagoa agertu zait eta erraztasuna izan dut informazio baliagarria bilatzerakoan.
  •  Erabili dudan azken komandoa, - zeinua izan da, nire bilaketa gehiago zehaztu nahi izan dudalako. Bilatu dudana hau izan da: Tartas de chocolate-recetas.
 Informazio gehiago bilatzeko bilatzaile espezializatu ezberdinak erabili ditut:

1.YOU TUBE

Bilatzaile espezializatu honekin, txokolatezko tarta nola egiten den pausuz pausu ikusi eta entzun ahal izan dut. Gainera, mota ezberdineko tartak agertu dira. 


2.SLIDEDHARE 

Bilatu dudan gaiari buruzko aurkezpen ezberdin igotzea eta partekatzea baimentzen du. Bilatzaile espezializatu honekin, baliagarria izan daiteken informazio ugaria aurkitu dut.


 TWITTER
 
Informazioa bilatzeko beste modu bat, sare sozialen bitartez izan daiteke. Sare sozialak, pertsonak elkarrekin komunikatzeko guneak direlako eta bertan, bideoak, argazkiak eta informazio espezifikoa lortu ahal da. Hona hemen aurkitu dudana:

ONDORIOAK

Informazio bilaketa egin ostean, hainbat ondorio atera ditut. Bilaketa honetan zehar, hainbat informazio iturri ezberdin erabili ditut, nahi dudana bilatzeko. Batzuk besteak baino eraginkorragoak izan dira baina guztietan informazioa zegoen. 
Erabilgarria iruditu zaidan bilaketa, Google-en kakotxen artean esaldia jartzea izan da, emaitza zehatzagoak aurkitu ditudalako, agertu zaidan informazioa baliagarria iruditu zaidalako eta azkarrago aurkitu dudalako nahi nuena.
Azkenik, You tube, bilatzaile espezializatua oso erabilgarria iruditu zait, bideoa ikusi eta entzun ahal izan dudalako txokolatezko tarta egin ahal izateko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario