miércoles, 30 de noviembre de 2016

Ikasketa Ingurune Pertsonala (PLE)


PLEa gure ikasketa prozesuaren kontrola hartzen eta ezarritako helburuak  lortzen lagunduko digun sistema da. Gainera, web-eko baliabideak erabilita, ikaskuntzaren metodologian egiten den aldaketa da, ikasleen autoikaskuntza sustatuz. Ikaslean zentratzen den sistema da, bere ikaskuntzaren kontrola hartzen laguntzen diona, bere helburuak finkatu, ekintzak kudeatu eta besteekin komunikatu ahal izateko.

1. Ikasleei beraien ikaskuntza helburuak finkatzen laguntzen dieten tresnak dira.
2. Beraien ikaskuntzaren gestioa errazten die, bai edukietan baita prozesuetan ere.

Zergatik behar dugu PLE bat?
Etengabeko aldaketa prozesu batean murgilduta gaude eta ezinbestekoa da, aldaketa horietara egokitzeaz gain, egokitzeko estrategia bat garatzea. 

Hona hemen, irakasleak PLEren aurrean izan beharreko irizpide batzuk:

1.Ikasgelan PLEren inplantazioa aurrera eramateko, alfabetizazio digital maila lortu behar da; horregatik, ikasleen trebetasunen edo adinaren arabera, denbora gehiago egon beharko gara teknologiekin ekintza desberdinak egiten.
2.Internet sarea da gehienbat klasean erabiliko dena, horretarako, bertan dauden baliabideak aztertzea derrigorrezkoa da.
3.Sarean dauden zerbitzuak eta legalki nola funtzionatzen duen azaldu behar da.
4.PLE bat eraikitzea prozesu motela da, beraz, klasean egiten diren gauzekin lotuta egon behar da.


Nik egin dudan PLEa symbaloo bat izan da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario